Noiz argitaratua Ostirala, 2021.eko Otsailak 12

Espainiako Gobernua premiatzen da elektrizitate barne merkatuaren prezioak aldi baterako finka ditzan

Garapen Ekonomikoko Batzordean onetsia. 2021eko otsailaren 10ean

1.- Espainiako Gobernua premiatzen da elektrizitatearen barne merkatuari buruzko arau komunen 2019/944 Zuzentarauan ezarritakoari jarraikiz Trantsizio Ekologikorako Ministerioak prezioak aldi baterako finka ditzan, gutxienez ere alarma egoera amaitu arte, aipatu zuzentarauaren 5. artikuluak aurreikusten dituen salbuespenen arabera.

 

2.- Estatuko Exekutiboari eskatzen zaio egungo tarifa arautua (PVPC) ordezteko benetako tarifa arautu bat diseina dezan, gaur egungoa ez bezalakoa, arautu gabe eta merkatu-irizpideen mendean baitago.

 

3.- Nafarroako Gobernuari dei egiten zaio Autokontsumo eta Biltegiratze Elektrikoaren Planean jasotako programen garapena lehenesteko.

 

Izquierda-Ezkerra talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin onetsi da.