Espainiako Gobernua premiatzen da Espainiako Errepublikako armadako kide izan ziren frankismoaren biktima guztiak aitor ditzan
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Batzordeak onetsi du. 2025eko apirilaren 25ean
1.- Memoriaren Institutua premiatzen da gerra zibilaren testuinguruan Errepublikako Armada osatu zuten nafarrei buruz ikertzen jarrai dezala Oroibidea artxiboan sar ditzaten, errepresio frankistaren beste biktima batzuekin egin den bezala.
2.- Espainiako Gobernua premiatzen da Defentsa Ministerioak eta Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko Ministerioak aitortza egin diezaieten Espainiako Errepublikako armadako kide izan ziren frankismoaren biktima guztiei.
3.- Espainiako Gobernua premiatzen da Defentsa Ministerioaren kuarteletan eta eraikinetan Errepublikako Armadako goi-kargudunak berrezarri eta identifika ditzan errepresioa jasan zuten arduradun publiko ofizial gisa.
4.- Defentsa Ministerioa premiatzen da Defentsa Ministerioaren Nafarroako Ordezkaritzaren egoitza den eraikinean aitortza- eta omenaldi-plaka bat jar dezan Errepublikako armadako kide izan ziren nafar guztiei eskainia, bai eta Estatuko beste leku batzuetakoak ziren eta 1936ko estatu-kolpean araubide konstituzionalari leial izateagatik bizitza galdu zuten pertsonei ere.
Contigo-Zurekin talde parlamentarioak aurkeztu du.
1. puntua PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen aldeko botoekin, UPNren abstentzioarekin eta PPNrenen aurkako botoarekin onetsi da.
2, 3 eta 4. puntuak UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen aldeko botoekin eta PPNrenen aurkako botoarekin onetsi dira.