Espainiako Gobernua premiatzen da FITUR 2026an nahiz gainontzeko azoka, kongresu eta jardunaldietan parte hartzetik kanpo utz dezan Israel
Kultura, Kirol eta Turismo Batzordeak onetsi du. 2026ko urtarrilaren 7an
1. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen du Israel FITUR 2026 Nazioarteko Turismo Azokan parte hartzetik bazter dezan, bai eta bere irudia zuritzeko erakusleiho bat eskain diezaioketen gainerako azoka, kongresu eta jardunaldietatik ere, Palestinako herriaren kontrako genozidio-egoerari eusten dion bitartean.
2. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio FITUR 2026 nazioarteko turismo-azokan daukan ordezkaritzak bisita ofizial bat egin dezan Palestinaren erakustokira, Nafarroako herriak Palestinako herriaren auziarekin duen solidaritatea berresteko.
Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.
PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek alde bozkatu dute eta UPNk, PPNk eta Talde Mistoak, berriz, aurka.