Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Otsailak 28

Espainiako Gobernua premiatzen da hurrengo hauteskunde orokorrak baino lehen hitzar dezan Trafikoko eta Bide Segurtasuneko transferentziaren eskualdaketa

Legebiltzarrak urriaren 28an bi gobernuek adostutakoa oroitarazi du eta Transferentzien Batzordea premiatzen du eskualdaketaren egutegia hitzartu dezan

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur, UPNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bairen, PSNren eta I-Eren aldeko botoekin, eta PPNren aurkakoekin, zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen baita “Trafikoko eta Bide Segurtasuneko eskumenaren eskualdaketa eta eskualdaketaren egutegia heldu den apirilaren 28ko hauteskunde orokorrak baino lehen hitzar daitezen Transferentzien Batzordean”.

 

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerra parlamentarien elkarteak sustatutako ebazpenak pasa den urriaren 28an Nafarroako Gobernuko lehendakari Uxue Barkosek eta Espainiako Gobernuko lehendakariak adostutako erabakia aipatzen zuen, Trafikoko eta Bide Segurtasuneko eskumena Foruzaingoak bete zezan, eta zentzu horretan, Transferentzien Batzordea premiatzen du apirilaren 28ko hauteskunde orokorrak baino lehen eskualdaketaren egutegia hitzartu dezan.