Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Urtarrilak 18
Espainiako Gobernua premiatzen da mugikortasun elektrikorako eta karga-puntuak instalatzeko pizgarrien Moves Plana luza dezan
Osoko bilkurak onetsi du. 2024ko urtarrilaren 18an
1.- Estatuko Gobernua premiatzen da Moves Plana luza dezan, edo, bestela, antzeko ezaugarriak dituen programa bat abian jar dezan, herritarrei pizgarriak emateko beren errekuntza-ibilgailuak hibridoekin edo erabat elektrikoekin ordez ditzaten.
Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.
PSNren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, UPNren, EH Bilduren eta PPNren abstentzioekin eta Voxen aurkakoarekin onetsi da.