Espainiako Gobernua premiatzen da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak planteatutako premia nagusiak ase ditzan
Migrazio Politiketako eta Justiziako Batzordean onetsia. 2021eko martxoaren 2an
1.- Espainiako Gobernua premiatzen da ase ditzan Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak planteatutako premia nagusiak, Foru Komunitateko herritar guztientzako justizia arinagoa eta eraginkorragoa lortzeko.
2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio, bizi dugun egoera ekonomiko korapilatsua aitortu arren, Justiziaren arloan aurrekontu-ahalegina egin dezan, gure erkidegoa 2022an hurbildu dadin beste autonomia-erkidego batzuek arlo horretara bideratzen duten ehunekora.
Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
1. puntua Navarra Sumaren, PSNren eta I-Eren aldeko botoekin eta Geroa Bairen, EH Bilduren eta Podemos-Ahal Duguren abstentzioarekin onetsi da.
2. puntuaren alde bozkatu dute Navarra Sumak eta I-Ek, eta abstentzioa PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk.