Espainiako Gobernua premiatzen da presoei zigorrak gizarte- eta familia-loturak dituzten lekuetatik hurbil betetzea ahalbidetu diezaien
Osoko bilkuran onetsia. 2021eko urtarrilaren 21ean
1.- Nafarroako Parlamentuak, Espetxeei buruzko Lege Orokorrean ezarritako birgizarteratze printzipioa eta COVID-19aren pandemiak eragindako testuingurua kontuan hartuz, Espainiako Gobernua premiatzen du hala nahi duten presoei zigorrak gizarte- eta familia-loturak dituzten lekuetatik hurbil betetzea ahalbidetuko dien espetxe-politika bat aplika dezan.
2.- Espainiako Gobernua premiatzen da plan bat taxutu dezan, jatorria, ohiko bizilekua edo familia-ingurunea Nafarroan duten preso guztiak, borondatezkotasunaren printzipioa betez betiere, Iruñeko espetxeak hartu ahal izateko eskaintzen dituen aukera guztiak aztertu ahal izateko.
Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra taldeek aurkeztu dute.
PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin onetsia.