Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Maiatzak 2

Espainiako Gobernua premiatzen da sei hilabeteko epean gehienez ere ebatz ditzan atzerrian lortutako titulu akademikoak homologatzeko eskabideak

Osoko Bilkurak onetsi du. 2024ko maiatzaren 2an

1.- Espainiako Gobernua premiatzen da behar adina baliabide ezar dezan 889/2022 Errege-dekretuan ezarritakoa betetzeko eta sei hilabeteko epean gehienez ere ebazteko atzerrian lortutako titulu akademikoak homologatzeko eskabidea.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du espresuki jaso dadin Foru Hobetzearen hurrengo berrikusketan, Parlamentuko ponentzian, atzerrian lortutako titulu akademikoak homologatzeko eskumena, halako moldez non Nafarroako Gobernuak lehenbailehen izapidetu ahalko baitu haren eskualdatzea.

 

UPN talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

1. puntua aho batez onetsi da.

 

2. puntua UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekin taldeen aldeko botoekin eta Voxen abstentzioarekin onetsi da.