Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Irailak 20

Espainiako Gobernua premiatzen duen ebazpena energia berriztagarria ekoizteko instalazio berriei berariazko ordainsari-erregimena ezar diezaien

Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko irailaren 20an

1.- Espainiako Gobernua premiatzen da hurrengo baldintzak bete ditzan energia berriztagarriko iturrietatik energia elektrikoa ekoizteko instalazio berriei berariazko ordainsari-araubidea esleitzeko enkanteetako prozeduretan, arauetan eta deialdietan.

 

2.- Enkantea irabazten duten plantek etorkizunean behar bezala funtzionatzea bultzatzeko xedez, sortutako energiaren ordainketaren gainean eginen da lehia.

 

3.- Parte-hartzaileen espekulaziozko jokabideak mugatzeko xedez, eta beste herrialde batzuetako lehengo esperientzian oinarrituta gomendagarrien diren prozedurekin bat, irabazle suertatzen den planta bakoitzak enkantean egindako eskaintzaren arabera kobratuko du.

 

4.- Enkanterako prozedura soila, ulergarria eta gardena izanen da parte-hartzaileentzat.

 

5.- Berariazko likidazioak ezarriko dira potentzia txikieneko proiektuetarako, baldintza mesedegarriekin, kooperatibek, udalek edo herritarrek ezarri ahal ditzaten.

 

6.- Ingurumen- eta gizarte-irizpideak jasoko dira eskaintza ekonomikoa zehazteko; zehazki, gure produkzio-ereduan berotegi-efektuko gasen isurketak gutxitzea sustatzen dutenak.

 

7.- Berariazko likidazioak ezarriko dira potentzia txikieneko proiektuetarako, baldin eta ontze-prozesuan dauden teknologia berriztagarriak erabiltzen badituzte, horiei garatzen laguntzeko eta ikaskuntza-kurban aurrera egiten laguntzeko, kostuak murriztu ahal izatea ahalbidetuko dutenak.

 

8.- Kopuru zehatz bat eskainiko da zentral nuklear eta termikoak dauden zonaldeetan instalatzeko, zonalde hauen trantsizio justu bat ziurtatzeko.

 

Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1. puntua Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai (3) eta I-Eren aldeko botoekin, PPNren aurkakoarekin eta UPN eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai taldeko 4 parlamentariren abstentzioekin onetsi da.

 

2. puntuaren alde bozkatu dute Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai (3), PSN eta I-Ek, UPN eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai (4) abstenitu dira eta PPNk kontrako botoa eman du.

 

3. puntua UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai (3), PSN eta I-Eren aldeko botoekin, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bairen (4) abstentzioarekin eta PPNren aurkako botoarekin onetsi da.

 

4. puntua Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldekoekin eta UPN eta PPNren aurkakoekin onetsi da.

 

5. puntua Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai (3), PSN eta I-Eren aldeko botoekin, UPN eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bairen (4) abstentzioekin eta PPNren aurkako botoekin onetsi da. 

 

6. puntua UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta PPNren aurkakoarekin onetsi da. 

 

7. puntua UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai (3), PSN eta I-Eren aldeko botoekin, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bairen (4) abstentzioekin eta PPNren aurkako botoekin onetsi da. 

 

8. puntua Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai (3), PSN eta I-Eren aldeko botoekin, UPN eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bairen (4) abstentzioekin eta PPNren aurkako botoarekin onetsi da.