Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Azaroak 14

Espainiako Gobernua premiatzen duen ebazpena Noaingo aireportuan Virgilio Leret zenaren omenez monolito bat ipini dezan

Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko azaroaren 14an

1.- Espainiako Gobernua premiatzen da beharrezko urratsak egin daitezen, Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan, Noain-Iruñeko aireportuaren hall nagusian monolito bat eta informazio-plaka bat ipintze aldera Virgilio Leret zenaren omenez eta gorazarrez.

 

Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek alde bozkatu dute eta Navarra SUma abstenitu da.