Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Azaroak 4

Espainiako Gobernua premiatzen duen ebazpena plantilla handi dezan administrazio zentralaren aitzineko izapideetako atzerapen larriak eta itxarote-zerrendak konpontzeko

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Batzordeak onetsia. 2020ko azaroaren 4an

1.- Espainiako Gobernua premiatzen da albait lasterren egin ditzan egin beharreko kontratazioak eta plantilla-handitzeak, Administrazio zentralean egin beharreko funtsezko izapideak egitean –esaterako, erretiro-pentsioak izapidetzean, langabezia-prestazioak aitortzean edo nortasun agiria berritzean– herritarrek pairatzen dituzten atzerapen eta itxarote-zerrenda larriak konpontzeko.

 

Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

 

Aho batez onetsi da.