Noiz argitaratua Osteguna, 2012.eko Maiatzak 10

Espainiako Gobernua tasa judizialak igo ez ditzan eta berriak ezar ez ditzan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPN, SN, Nabai, Bildu eta I-Ek alde emandako botoekin eta PPNren kontrako botoarekin, Espainiako Gobernua “Doako Justizia finantzatzeko arrazoiarekin tasa judizialak igo ez ditzan eta berriak ezar ez ditzan” premiatzen duen ebazpena onetsi du gaur; “herritarren Doako Justiziarako sarbidea berdintasun egoeran izateko eskubidea urratu dezakeela ulertzen baita; babes judizialaren printzipio konstituzionala urratuko lukeena, gainera Nafarroan Doako Justizia Foru Komunitateko eskumena izanik”.

Zioen azalpenean, UPN eta SN parlamentu-taldeek bultzatutako ebazpenak baieztatzen du, asmoa “Justizia bizkortzea” bada, badirela beste medio batzuk horretarako eta kudeatze egokiagoa ahalbidetuko luketenak. Esate baterako, “espediente elektronikoa” hedatzea eta “bulego judizialaren erreforma”.

Justizia ministroak aurkeztutako Lege aurreproiektuak ordea, egungo tasa judizialak nabarmenki igotzearen eta beste zenbait ezartzearen aldekoa da. Hartara, aurrera eramatekotan, “baliabide gutxien dituztenak auzitegietatik urrunaraz litzatekeen oztopo ekonomikoak jartzea” ekarriko luke.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 24. zk., 2012-03-09koa)