Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Urtarrilak 19

Espainiako Gobernuak auzitegien funtzionamenduan egindako presio eta esku-sartzeak arbuiatzeko Navarra Sumak aurkeztu duen mozioa baztertu du Parlamentuak

Navarra Sumak ez du babesik jaso hainbat eragile politiko eta mediatikok, Espainiako Gobernuak barne, botere-banaketari dagokionez izan duten jokabidea deskalifikatzeko ahaleginean

Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur PSNren, Geroa Bairen, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aurkako botoekin eta Navarra Sumaren aldekoarekin, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten baitzuen “botere-banaketaren printzipioarekiko duen konpromisoa, oinarrizko elementu demokratikoa den heinean”, eta arbuiatu egiten zituen “Espainiako Gobernuak auzitegien funtzionamenduan egindako presio eta esku-sartze ez-legitimoak”.

 

Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako mozioak botereen banaketara jotzen zuen, sistema demokratikoen funtsezko elementu gisa, auzitan jartzeko hainbat eragile politiko eta mediatikoren jarduna, Espainiako Gobernua barne. Bere hitzetan, Gobernuaren jardunaren kontrol eraginkorra “murrizten saiatzen dira, auzitegien ebazpenak deskalifikatuz edo ezarritako prozeduretatik kanpo lege-erreformak abiaraziz”.