Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Urtarrilak 22

Espainiako tropak Itsaso Gorrira ez bidaltzeko adierazpen instituzionala atzera bota du Parlamentuak

Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak ahalik eta irmoen arbuiatzen baitu espainiar soldaduak bidaltzea Itsaso Gorrira. Contigo-Zurekin talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Voxek aurka bozkatu du, UPN eta PPN abstenitu egin dira eta PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo-zurekinek aldeko botoa eman dute.

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak ahalik eta irmoen arbuiatzen du espainiar soldaduak bidaltzea Itsaso Gorrira.

 

2. Nafarroak Parlamentuak Espainiako Gobernuari exijitzen dio espainiar soldaduak Itsaso Gorrira bidali aurretik Diputatuen Kongresuak eztabaidatu, bozkatu eta baimendu behar duela.