Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Urriak 19

Estatistikaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi bat eginen da astearte honetan Nafarroako Parlamentuan

Estatistikaren Nazioarteko Egunaren karietara ekitaldi bat ospatuko du Parlamentuak astearte honetan, urriak 20 (17:30etan atalondoan).

 

Ekitaldia Inma Jurío Nafarroako Parlamentuko lehen lehendakariordearen hitzartzearekin hasiko da. Eledunen Batzarrak gaur onetsi duen adierazpen instituzionala irakurri ondoren, Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargoko kideek parte hartuko dute.

 

Laneko Arriskuen Prebentzioak ezarritako higiene- eta prebentzio-neurriak eta segurtasun-distantziak beteko dira, baita areto bakoitzerako –kasu honetan, atalondoa– ezarritako gehieneko edukierari dagokionez ere.