Estatuaren eta Nafarroaren arteko Hitzarmen Ekonomikoa aldatzea onetsi dute
BEZaren istilua eta energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren eta kreditu entitateen gordailuen gaineko zergen istiluak konpontzen ditu
Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren alde eman dituzten botoekin eta Bildu-ren, Aralar-Nabairen, I-Eren eta atxiki gabekoen abstentzioekin, Estuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa aldatzea onetsi du gaur, Batzorde Negoziatzailean hilaren 17an Madrilen sinatu zena. Onetsi den testua Gorte Nagusietara igorriko da berrets dadin.
Hitzarmenak Nafarroaren eta Estatuaren arteko harremanak arautzen dituen Hitzarmen Ekonomikoaren Batzorde Negoziatzailearen esparruan Nafarroako lehendakari Yolanda Barcinak eta Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako ministro Cristobal Montorok lortutako akordioak jasotzen ditu.
BEZaren istiluaren amaiera
Sinatu den hitzarmenak 2007-2011 bosturtekoan Zerga Administrazioko Estatu Agentziak enpresa bati egin zizkion, baina ondoren Nafarroako Tributuen Ogasunari eskatu zitzaizkion, BEZaren itzulketen istiluari amaiera ematen dio.
Arbitraje Batzordeak istilua aztertu ondoren, Estatuaren abokatuak Auzitegi Gorenean helegite bat jarriko zuela esan zuen hark gaia ebatz zezan. Alabaina, urriaren 7an batzorde koordinatzaileak helegitea indargabetzea eta istiluari konponbide adostu bat bilatzea erabaki zuen eta helegitea ez zen gauzatu.
Nafarroak eta Estatuak adostu duten konponketari jarraiki, Hitzarmen Ekonomikoari buruzko legea aldatuko da eta Nafarroaren eta Estatuaren artean sor litezkeen istiluak administrazioarekiko auzi-prozesurik gabe konpontzeko bideak jasotzen dituen xedapen gehigarri bat sartuko da.
Zehazki, istiluak dagoeneko existitzen diren mekanismo orokorrak osatzen dituzten modu batean ebaztea ahalbidetuko da, garrantzia kuantitatibo berezia duten kasuetan (600 milioi euro baino gehiago) dauden aldebiko organoek ezin izan badituzte istiluak konpondu eta zergadunen jarrera zigorgarriak ekartzen ez badituzte.
Zergadun derrigortuek administrazioen arteko istiluak bide honen bitartez ebatz daitezen premiatzeko aukera izateko, haien eskura jartzen den tresna bat da. Era horretan, Estatu bereko zerga administrazioen arteko desadostasunek zergadunari eragiten dizkioten kalteak saihesten dira, zergadunak Administrazio Publikoren batekin haren tributu-betebeharrak bete izateagatik Administrazio Publikoei ez dienean ezer zor.
Tributuen alorrari dagokionez, tresna berri honek Foru Administrazioren eta Estatuaren arteko elkarrizketarako baldintzak hobetzen ditu eta, sektore publiko kontsolidatuaren kontuetan eraginik izan gabe, ziurtasun juridikoa murrizten duten eta enpresen jarduerak kaltetzen dituzten istiluak konpontzea ahalbidetzen du.
Zergak bateratzea
Hitzarmenaren aldaketarekin zergen esparruan konpondu gabe zeuden gainerako auziak ebazten dira: energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergari eta kreditu entitateen gordailuen gaineko zergari dagozkionak.
Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergaren kasuan, Nafarroako Gobernuak arautuko duen foru lege proiektu berri bat izapidetuko du, 2012an Nafarroako Parlamentura bidali zuenaren antzekoa.
Era berean, Nafarroako Gobernuak zerga alorreko aldaketa legislatibo bat egingo du, kenkari berri bat sortzen duena PFEZn eta sozietateen gaineko zergan, zertarako eta Nafarroako zergaren salbuespenetik onurak jasotzen zituzten energiako ekoizle txikiek orain kenkariaren bidez egin ahal izan dezaten. Zerga abantaila hori 2013 urtetik, zerga indarrean sartu zenetik, atzeraeraginezko efektuekin egingo da, halako moduz non ez den Nafarroako zergadunik kaltetuko.
Gainera, kreditu entitateen gordailuen gaineko zerga, 2014ko martxoan onetsi zena, estatuko legedira batuko da, era horretan Estatuak oinarrizko alor honetan helegitea jartzea saihestuta. Nafarroako Gobernuak zerga bateratzeko lege proiektu bat izapidetuko du, eremu komunean ezartzen diren mugen barruan tasak ezarrita. Kasu honetan gertatu dena da Estatuak uztailean zerga honentzat ezarri zuen tasa % 0,03koa dela da, Nafarroako Parlamentuak onetsi zuena bezalakoa.
Bi zerga horiek bateratzeaz gain, batzorde negoziatzaileak hidrokarburoen gaineko zergaren bateratzea egokitzea berretsi du. 2013an hidrokarburoen txikizkako salmentak hidrokarburoen zergan sartzeari erantzuteko egokitzapen formala da. Bi zerga horiek dagoeneko bateratuta eta hitzartuta zeuden, hortaz une honetan legearen aldaketari egokitzen dira soilik.
Gainera, taldeen sozietateen gaineko zerga ordaintzeari dagokionez 27. artikulua aldatzea adostu da, halako moduz non Nafarroako araudiaren aplikazioaren arabera ordainduko duten eta estatuko araudiaren arabera ordainduko duten taldeak soilik egongo baitiren.
Nafarroarentzako bermeak
Egin diren hitzarmenen artean Hitzarmen Ekonomikoaren artikuluak aldatzea dago, zertarako eta zerga alorrean liskarrak argitzeko eta murrizteko. Hitzarmenaren testuan azalpenak eta zehaztasunak egitea da, hartara Nafarroak zergak ordaintzeko gaitasun osoa izan dezan bermatzeko. Gaitasun hori Espainiako Konstituzioan eta indarrean dagoen araudian aitortua dago, baina haren aplikazioa zalantzan jarri da Konstituzio Auzitegiaren bi epai berritan, Auzitegi horrek egin duen interpretazioak eragin dituen arazoak direla-eta.
Aldaketek Nafarroak zergak ordaintzeko duen gaitasuna azpimarratzen dute, oraingo testuaren 2. artikuluan jasotzen dena, izan ere, Hitzarmenean aipatzen direnez gain, Nafarroak beste zerga batzuk ezarri eta arautu ahal izango dituela adierazten baitu. Indarrean dagoen testuak “hitzartutakoak” ez ziren zergak aipatzen zituen, eta horrek Konstituzio Auzitegiaren interpretazioan arazoak eragin ditu, izan ere, haren ustez hitzartuta ez zeuden zergak Hitzarmen Ekonomikotik at zeuden eta Nafarroak ez zuen ezartzeko gaitasunik. “Aipatuak” hitzak interpretazio muga hori saihesten du.
Era berean, 6. artikuluak bi administrazioen arteko koordinazioa eta kolaborazioa hobetzen du, Estatuak tributu berriak onesten dituenean bateratzea arinagoa izan dadin eta Nafarroak zerga alorrean arautzeko gaitasuna duela berma dezan. Horrela, xedatzen da ezen Estatuak zerga berri bat ezartzeari buruzko lege proiektu bat aurkezten denean, batzorde koordinatzailea deituko dela Hitzarmena Estatuak proposatzen duen zerga figura berrira egokitzea ebaluatu eta aztertzeko.
Aldaketa horrekin batera, Batzorde Koordinatzaileari eraginkortasun handiagoa ematea aurreikusten da, eskumenak erabiltzea eskuordetzeko azpibatzordeak sortuta eta ogasun foral eta zentralei dagokienez beste hobekuntza batzuk gehituta, bi administrazioen arteko informazio bideak finkatze aldera.
Indarrean dagoen Hitzarmen Ekonomikoari buruzko legean egin diren aldaketa horiek guztiak Batzorde Negoziatzailean adostu eta Nafarroako Parlamentuan onetsi ziren. Gorte Nagusiek berresten dituztenean sartuko dira indarrean.
Batzorde negoziatzailea
Nafarroako batzorde negoziatzailea zortzi pertsonak osatu dute, araudiak baimentzen duen gehienekoa. Parlamentu-talde guztietako ordezkariek osatu dute, bai eta Jose Raul Goñi Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak ere. Lourdes Goicoechea Ekonomia eta Ogasuneko, Industriako eta Enpleguko kontseilaria lehendakari aritu zen.
Carlos García Adanero (Unión del Pueblo Navarro), Juan José Lizarbe (Socialistas de Navarra), Koldo Amezketa (Bildu-Nafarroa), Juan Carlos Longás (Aralar-Nafarroa Bai), Ana Beltrán (PPN), eta Miguel Izu (Izquierda-Ezquerra) izan ziren bertaratu ziren parlamentuko ordezkariak.
• www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 29. zk., 2015-02-24koa)