Estatuko Gobernua AP-68 autobidearen ibilbide osoa bidesaririk gabe utz dezan premiatzen duen ebazpena onetsi da
Defendatzen da bidesariak kentzeak AP-68 autobidea Nafarroako Erriberarako bizkarrezur ekonomiko eta soziala bihurtuko lukeela, EAE eta Kataluniaren artean baitago
Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin, zeinaren bidez Estatuko Gobernua premiatzen baita “AP-68 autobidearen ibilbide osoa bidesaririk gabe utz dezan, beste autobide batzuen kasuan egin duen moduan: AP-1 Burgos/Armiñon, AP-4 Sevilla/Cádiz eta AP-7 Alacant/Tarragona”.
Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Foru Gobernuari eskatzen dio “aztertu beharreko mekanismoak azter ditzan, AP-68 autobidea bidesaririk gabe utzi eta doakoa izan arte AP-68 autobidea doakoa izan dadin erabiltzaileentzat 2020ko urtarriletik aitzina, Errioxan eta Aragoin autobide horren kasuan erabilitako ereduen gisakoak erabilita”. Puntu honen aurka bozkatu du PSNk eta Geroa Bai abstenitu egin da, Navarra Sumak, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek alde bozkatu dute.
Azkenik, Nafarroako Gobernua premiatzen da “azpiegiturak ukitutako beste autonomia erkidegoekin batera eska dezan AP-68 autobidea doakoa izatea, neurri horren eraginez sobera diren langileak birkokatzeko neurriak barne”.
Zioen azalpenean, EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztutako ebazpenak AP-68 autobidea errentagarri bihur dadin defendatzen du, egun “bidesarien kostuak mugatzen duelako” dagoen bide-azpiegitura handi hori, eta hori dela eta, Nafarroako Erriberak duen “kokaleku pribilegiatuari etekinik ateratzen ez zaiola” aipatzen da, “lehen mailako bi gune ekonomikoren erdian baitago, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Katalunia”.
AP-68 autobideak “Nafarroako Erriberarako bizkarrezur ekonomiko eta soziala izateko bidesariak kentzeko beharra” azpimarratu ostean, deitoratzen da PPren Gobernuak autobidearen emakida 2026ra arte luzatu izana (2011n bukatzen zen berez), eta gaineratzen da ibilgailu astunek N-232 errepidetik zirkulatzeko duten debekuak ere ez duela laguntzen, Tutera eta Murchante bitartean AP-68 autobidera sartzeko dagoen sarbidean trafiko-igoera pairatu dutelako.
2017ko abenduaren 2an, ibilgailu astunek 232 errepide nazionalean Tuteratik Zanbranara bitarte zirkula¬tzeko debekua argitaratu zuen Barne Ministerioak Estatuko Aldizkari Ofizialean Neurri horrek ibilbide hori egiten duten kamioiak behar¬tzen ditu Tutera eta Murchante bitartean AP-68 autobidera sar-tzeko dagoen sarbidera joatera, 121-C errepide nazionalean, zeinak egunean 1.000 eta 2.000 kamioi bitarteko trafiko-igoera pairatu behar baitu.
-
Mozioa (34. NPAO, 2019-11-08koa)