Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Urtarrilak 21

Estatuko Gobernua premiatzen da banka pribatuari diru-sarrera apalak dituzten bezeroei beren banku-kontuetan komisioak kobratzea eragoz diezaion

Enpresa txikiei eta autonomoei zuzendutako finantza tresna bat sortzeko Nafarroako Kutxa Fundazioak dituen baliabideak kapitalizatzeko proposamena atzera bota du Legebiltzarrak

Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur, PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin, zeinaren bidez Estatuko Gobernua premiatzen baita “beharrezkoa den prozedura ezar dezan, banka pribatuari eragozte aldera diru-sarrera apalak dituzten bezeroei komisioak kobratzea beren banku-kontuetan”.

 

Mozioak bigarren atal bat zuen, Navarra Sumaren, PSNren eta Geroa Bairen aurkako botoekin bztertu egin dena, eta Foru Exekutiboa premiatzen zuen “banka publiko bat sor dezan Nafarroan, Foru Komunitatearen garapen ekonomiko eta sozialaren zerbitzura egonen dena, eta Nafarroako Gobernua premiatzen du helburu hori betetzera”.

 

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerrak sustatutako mozioak “Nafarroako Kutxa Fundazioak dituen baliabideak -ehunka milioi euro Caixa Bank-en akzioetan- kapitalizatzeko eskatzen zuen, “zerbitzu eta produktu finantzarioetarako irispidea demokratizatuko duen banka publiko bat sortze aldera, zeinak gordailuak eskuratu eta kredituak eskainiko baitizkie langile-familiei, ekonomia sozialeko entitateei, enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei”.

 

Ildo horretan, “bere mozkinak kosta ahala kosta maximizatzea bilatzen duen banka pribatuaren ereduaren” aurka egin nahi da, “banku-komisioak igotzen eta baldintzak zorrozten ari baitira aktibotasun txikieneko bere bezeroei -diru-sarrerarik apaleneko bezeroak-“, eta horregatik, defendatzen denez, “banka publiko honek mugak ipini behar dizkio banku-oligopolioari”.