Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Irailak 22

Estatuko Gobernua premiatzen da iturri berriztagarrietatiko energiaren erabilera sustatzearen gaineko eta elektrizitatearen barne merkatuari buruzko arau komunen gaineko zuzentarauen transposizioa egin dezan

Osoko bilkurak onetsi du. 2022ko irailaren 22an

1.- Espainiako Gobernua premiatzen da ahalik azkarrena eta osotasunez egin dezan transposizioa, iturri berriztagarrietatiko energiaren erabilera sustatzearen gaineko 2018/219/EE Zuzentarauarena eta elektrizitatearen barne merkatuari buruzko arau komunen gaineko 2019/944/EE Zuzentarauarena.

 

2.- Estatuko Exekutiboa premiatzen da 244/2019 Errege-dekretua alda dezan, halako moduz non handitu ahalko den kontsumitzailearen eta ekoizlearen arteko distantziaren muga –gaur egun 500 metrora mugatuta dago–, autokontsumorako sorkuntza-gaitasuna ahal den handiena izan dadin.

 

3.- Estatuko Gobernuari eskatzen zaio Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako kontseilariak Green Transition and Energy System Integration-eko zuzendariari Bruselan zuzenean eginiko eskaeraren haritik, Europako Batzordeari eska diezaion enkante-sistema aldatzea, energia berriztagarrizko industriaren arloko tokiko edukia indartzeko, beste merkatu batzuetan dauden aduana-zerga babesleen antzekoak ezartze aldera.

 

4.- Gobernu zentrala premiatzen da potentzia txikiko energia ekoizteko instalazioen sarearekiko konexioa arautzen duen 1699/2011 Errege-dekretua alda dezan, estalki berean bi instalazio independente jarri ahal izateko.

 

5.- Nafarroako Gobernua premiatzen da gure erkidegoko toki entitateekin lankidetzan aritu dadin –industrialdeak dituzten guztiekin, batez ere–, lurralde antolamendurako tresnen bidez, deskarbonizazioan lagunduko duten eta energia berriztagarrien garapena eta trantsizio energetikorako aurrerabidearen eraginkortasuna areagotuko duten osagai teknologien ezarpena sustatzeko –xafla fotovoltaikoak, minieolikoa, hidrogenoa....

 

6.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroan gara dezan Autokontsumo kolektiboaren kudeatzailearen figura, zeina jasotzen baita Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren “Autokontsumoaren Ibilbide-orria”. 

 

Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

1, 4 eta 6. puntuak aho batez onetsi dira. 

 

2. eta 5. puntuak PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi dira. 

 

3. puntua PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da. 

 

Izquierda Ezkerrak ez du bilkuran parte hartu.