Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Otsailak 15

Estatuko Gobernua soldata-berdintasunerako lege bat onets dezan premiatzen duen ebazpena

Osoko Bilkuran onartua. 2018ko otsailaren 15ean

1.- Estatuko Gobernua premiatzen baita soldata-berdintasunerako lege bat onets dezan, Islandiako Gobernua eredutzat hartuz.

 

2.- Espainiako Gobernuari eskatzen dio behar diren neurriak abiaraz ditzan, dauden genero-arrailak ezabatze aldera, eta neurri horietarako aski den hornidura ekonomikoa ezar dezan”

 

3.- Espainiako Gobernua premiatzen du Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 45.2 artikulua alda dezan, helburua izanik 100 langile baino gehiagoko plantilla duten enpresek berdintasun plan bat presatu eta ezartzeko betebeharra izatea.

 

4.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du behar diren neurriak abiaraz ditzan, 250 langile baino gehiago duten erakunde publikoek urtebeteko epean berdintasun plan eguneratu bat presta dezaten.

 

Izquierda-Ezkerrak aurkeztua.

 

Aho batez onartua.