Noiz argitaratua Ostirala, 2022.eko Abenduak 23

Euskaltzaindiaren 'Hitzak Lege' erakusketa urtarrilaren 15era arte ikus daiteke

Euskaraz sorturiko testu juridiko esanguratsuen bilduma Ganberaren atalondoan bisitatu daiteke 09:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera (ostegunetan izan ezik) eta 11:30etatik 14:00etara larunbatetan

Euskaltzaindiak sustatuta euskarazko testu juridikoak biltzen dituen Hitzak Lege erakusketa urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik Parlamentuaren atalondoan.

 

Nafarroako Parlamentuaren, Eusko Legebiltzarraren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien arteko lankidetzaren fruitu den erakusketa ibiltaria joan den azaroaren 14an inauguratu zen, eta helburutzat du arlo juridikoan aspaldidanik egin den ekarpena ezagutaraztea.

 

Hitzak Lege erakusketa ibiltaria dokumentuen informazioa ematen duten 25 panel fisikok osatzen dute, hiru ataletan banatuta: aldeen arteko harreman juridikoak, eragin kolektiboko testu juridikoak, eta testu parajuridikoak. Gainera, 3 panel elkarreragile, 3 panel argiztatu eta 2 bitrina ditu (dokumentu originalak erakusteko).

 

Urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik, 09:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera (ostegunetan izan ezik) eta 11:30etatik 14:00etara larunbatetan.