Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Urriak 3

Ez da aintzat hartu Nafarroako Toki Administrazioaren Erreforma indargabetzen duen Foru Lege proposamena

Gobernua babesten duten taldeentzat ezinbestekoa da epeak luzatzea finantzaketa eta eskumenen aferak argitzeko, eta EH Bilduk legearen garrantzia eta jadanekotasuna defendatu du

Nafarroako Parlamentuan ospatutako Osoko Bilkurak ez du aintzat hartu Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legea indargabetzen duen Foru Lege proposamena. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurka bozkatu dute, Navarra Sumak, berriz, alde.

 

Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako lege proposamenak zioen egungo Legeak ez dituela tokiko maparen “gehiegizko atomizazioak” eragindako arazoak konpontzen, are gehiago, “tokiko autonomiaren galera ekar” lezakeela dio, “ez duela finantza-sistemarik ezartzen eta subsidiariotasun-printzipioarekin guztiz aurkakoa dela”.

 

Besteak beste, “udalen eta kontzejuen ahultzea” ekiditeko indargabetu nahi zen Tokiko maparen erreforma, honek eskualdeei kalte egingo baitie. Bestalde, erreforma indargabetu nahi zen “Administrazio gertukoenetik zerbitzuen prestazioak bermatzeko” eta “finantza askitasunaren, aurrekontu-egonkortasunaren, elkartasunaren eta lurralde-ordekaren printzipioekin bat datorren finantza-sistema bat ezartzeko”.

 

PSNk, Geroa Baik, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek Gobernuaren desadostasunarekin bat egin dute, Lege proposamena aintzat hartzea galaraziz, eta EH Bilduk ere aurka egin du, beste irizpide batzuei jarraiki.

 

Foru Gobernua babesten duten taldeen arabera, 4/2019 Foru Legeak ezartzen dituen “epeak luzatzea ezinbestekoa da”, 2020ko abenduaren 31 arte, eta beharrezkoa balitz, 2021ko abenduaren 31 arte”, araudia adostasunez eta koherentziaz garatu ahal izateko, indargabetzeaz haratago doana eta irtenbiderik ematen ez zaien aspektuei konponbide bat aurkitzeko.

 

Epeen luzapen hau, zehaztu denez, Udalen, Parlamentuaren eta Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioaren osaera berria dela eta eskatzen da.

 

4/2019 Legearen hutsuneak betetzeko aztertu beharreko aldaketen artean aipatzen dira: konpetentziak argitzea, finantzazioa, Idazkaritza eta Kontu-hartzailetzako langileen egoera, Eskualdeko Batzarreko kideen hautaketa, baita tokiko eragilñe desberdinen egoera legala ere.

 

EH Bilduk, bestalde, Legearen garrantzia eta jadanekotasuna defendatu du, Tokiko Administrazioaren “ikuspegi eguneratuari” men egiten baitio.

 

4/2019 Legeak Nafarroako lurraldea berrantolatzea planteatzen du, egungo mankomunitate sektorialak, administrazio zerbitzuen batasunak eta udalez gaindiko beste entitate batzuk integratuko lituzketen 12 eskualderen sorreratik abiatuta. Testuak finantzaketa eredu berri bat ezartzen du, eskumenen banaketa argiagoarekin batera.

 

Erreformaren bidez ezarri nahi den esparrua Toki Administrazioa arautzen duten lege nagusiak aldatu ondoren Nafarroako toki entitateetan eginen diren aldaketa sakonen oinarri izanen da. Hortik aurrera, lurralde-egitura berria behin betiko zehaztuko duten arau-aldaketak etorriko dira.

 

Nafarroako Parlamentuaren osoko Bilkurak 2019ko urtarrilaren 31n onetsi zuen Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legea, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin. UPNk, PSNk eta PPNk aurka bozkatu zuten.