Noiz argitaratua Osteguna, 2017.eko Martxoak 2

Ez da onartu Gizarte Zerbitzuen Zorroa berrikusteko lan-mahaia sortzea proposaten zuen mozioa

Zerbitzuak eta prestazioak hainbat esparrutan sortutako errealitateei eta autonomia-erkidegoko, Estatuko zein nazioarteko araudiari doitzeko eskatzen zuen

Parlamentuko Osoko Bilkurak, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aurkako botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aldeko botoekin, gaur atzera bota duen mozio batek proposatzen zuen Nafarroako Gobernua premiatzea “lan-mahai bat sor dezan bi hilabeteko epean, talde politikoen ordezkariek eta Gizarte Zerbitzuen Zorroan jasotako esparru guztietako hirugarren sektoreko erakundeen ordezkariek osatua, Zorroan jasotako programak, prestazioak eta zerbitzuak berrikusteko xedez”.

 

Helburua zen, mozioak zehazten zuenez, “haiek lege indardunari jarraikiz gaurkotzea eta nafar gizartearen errealitate eta beharrizan berriei egokitzea, halako moduan non, besteak beste, jasoko baitira zahartzeak dakartzan erronkak, desgaitasuna duten pertsonen erabateko gizarteratzea eta espazio soziosanitarioaren garapena”.

 

PSN parlamentu-taldeak aurkeztutako mozioaren zioen azalpenean adierazten zen errealitate soziala etengabe ari dela aldatzen eta zerbitzuak eta prestazioak errealitate horri doitu beharra dagoela, sortzen ari diren errealitate berriak Zorroaren bidez araututako arloetan jasotzeko, bai eta azken urteotan onetsi diren autonomia-erkidegoko, Estatuko eta nazioarteko arau aplikagarrietan ere.

 

Gizarte Zerbitzuei buruzko 15/2006 Foru Legeak xedatzen du Gizarte Zerbitzuen Zorroan arautu behar direla, 2008an foru dekretu baten bidez egin zen bezala, udal nahiz foru eskumeneko zerbitzuak eta prestazioak, Nafarroako herritar guztientzat ezarri beharrekoak.