Ez da onetsi Nafarroako Administrazio Publikoetan berdintasun-teknikari edo -agente lanpostuetan genero-ikasketen arloko titulua exijitzeko lege-proposamena
UPNk hori bera planteatzen zuen elkartegintzaren eta berdintasunaren alorretako lanpostuetarako egoera jakin batzuetan.
Parlamentuaren Osoko Bilkurak ezetsi egin du, gaur, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legea aldatzeko foru-lege proposamena. PSN, EH Bildu, Geroa Bai, Contigo-Zurekin eta Voxek kontra bozkatu dute, PPN abstenitu egin da eta UPNk alde bozkatu du.
UPNren talde parlamentarioak aurkeztu eta irakurketa bakarrean izapidetu den duen foru-lege proposamenak langileen kudeaketari buruzko artikulua aldatzea planteatzen zuen; "Berdintasunerako eskubidea bermatzeko tresnak" III. tituluko 24. artikulua, hain zuzen ere.
Apartatu berri bat sartzea proposatzen zen, zeinean jasoko bailitzateke Nafarroako administrazio publikoetako plantilla organikoetako berdintasun-teknikari edo -agente lanpostuetan sartzen diren pertsonei genero-ikasketen, ikasketa feministen eta berdintasun-politika publikoen arloko titulua edukitzea exijituko zaiela.
Halaber, halako titulua edukitzea nahitaez bete beharrekoa baldintza izanen litzateke elkartegintzaren eta berdintasunaren alorretako lanpostuetan, baldin haien ordainsariak % 40 baino gehiagoko ehunekoan finantzatzen badira funts publikoekin, zein ere den kontratuko lanaldi-portzentajea.