Ez da onetsi Nafarroako Gobernua Bizigarritasunari buruzko Dekretua onesteko lan-mahai bat sor zezan premiatzen zuen mozioa
Eraikuntza zaharrek nahiz berriek bete behar dituzten eremu eta erabilerei dagokienez araudia ahalik eta gehien egokitzea eskatzen zen
Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur Navarra Sumaren eta I-Eren aldeko botoekin, EH Bilduren abstentzioarekin eta PSNren, Geroa Bairen eta Podemos-Ahal Duguren aurkako botoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “lan-mahai bat sor dezan, zeinetan parte hartuko baitute Etxebizitza Departamentuak, Parlamentua osatzen duten talde politikoek, udalek eta Bizigarritasunari buruzko Dekretua onesteko prozesuak ukitutako eragile eta kolektiboek”.
Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako mozioak, etxebizitza duin baterako eskubide konstituzionalaren izenean, “ezinbestekoa zeritzon zehaztea zer baldintza bete behar dituzten lehendik dauden eraikuntzek nahiz eraikuntza berriek, etxebizitzatzat har daitezen”
Helburu horrekin eta Bizigarritasunari buruzko dekretu berriaren izapidetzea dela eta, alegazioak aurkezteko epea bukatu denez eta arau-testuaren definitze prozesuak aurrera doanez, Parlamentuaren parte-hartzea beharrezkotzat hartzen zen ondorioak Nafarroako gizarte osora hedatuko baitira.
Testuinguru honetan, ohartarazten zen “eskakizun zurrun batek egungo etxebizitza-parkearen parte handi bat kanpo utz” lezakeela eta eraldatze sozialeko edo berrikuntzako prozesuak eragotz litzakeela. Aitzitik, “gutxieneko baldintza batzuk ezarri ezean edo gehiegizko laxotasuna egonez gero, etxebizitza orok bete beharreko duintasun eta kalitate eskakizun oinarrizkoenen aurkako egoitza-tipologia berriak” sortuko liratekeela ere gaineratzen zen.
-
Mozioa (102. NPAO, 2020-09-29koa)