Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Abenduak 16

Fénix elkarteak antolatutako ekitaldi bat eginen da astearte honetan Nafarroako Parlamentuan

Erabilera anitzeko aretoan izanen da, 10:30ean, eta Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariaren hitzartzearekin emanen zaio hasiera

Jardunaldian hizlari izanen dira Jossue Pineda, Jared Andino eta Johanna Hincapié Fénix elkartearen aldetik, eta Nafarroan LGTBI+ kolektiboen eta etorkin eta errefuxiatuen giza eskubideen urraketei buruz egindako ikerketa baten emaitzak azalduko dituzte. Errefuxiatuei eta Etorkinei laguntzeko Fénix elkarteak egin du ikerketa, Nafarroako Gobernuaren Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan.