Fibrosi Kistikoaren Egun Nazionalarekin bat egin du Parlamentuak
Legebiltzarraren aurrealdea berde ilun eta laranjaz argiztatuko da asteazken iluntzean, gaixotasun kroniko honek kaltetutako pertsonei babesa erakutsi asmoz
Nafarroako Parlamentuak bat egin du Fibrosi Kistikoaren Egun Nazionalarekin, eta hori dela eta, bere egoitzaren aurrealdea berde ilun eta laranjaz argiztatuko du asteazken iluntzean, gaixotasun kroniko honek kaltetutako pertsonei babesa erakutsi asmoz.
Fibrosiak jaiotako 3.000 haurretatik bati eragiten dio eta Nafarroan hogei bat kasu daude, gehienak haur eta gazteak. Momentura arte sendabiderik ez duen gaixotasun honek birikei eta digestio-aparatuari eragiten die, bakteriak, birusak edo beste mikroorganismo batzuk metatzea errazten duen mukosa bat sortuz, eta arnasketa-infekzioak eragiten ditu; kasu larrienetan, biriketako transplantea behar da.
Fibrosi Kistikoaren Nafarroako Elkarteak bizi-kalitatea hobetzeko zerbitzuak eskaintzen dizkie kaltetuei, hala nola psikologia edo etxez etxeko arnasketa-fisioterapia.