Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Abenduak 19

Foru Gobernua premiatzen da 24 hilabeteko epean Nafarroan Minbiziari aurre egiteko Arreta Plan Estrategiko bat taxutu dezan

Eragile profesional, osasun kontseilu eta gaixoen elkarteen parte-hartzea sustatu nahi da prebentzioa, detekzio goiztiarra eta medikuntza pertsonalizatua garatzeko

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “Nafarroan Minbiziari aurre egiteko Arreta Plan Estrategiko bat taxutu dezan hogeita lau hilabeteko epean, egun diren programetatik abiatuta hobekuntzak jorratzeko honako alderdi hauetan: osasuna eta bizimodu osasungarrien sustapena, prebentzioa, detekzio goiztiarra eta diagnostikoa, tratamendua eta arreta integral soziosanitario eta psikosoziala, bizi kalitatea, zainketa aringarriak eta laguntza bizitzaren amaieran, ikerketa, terapia eta farmako berriak sartzea, medikuntza pertsonalizatua eta haien ebaluazioa; hori guztia parte-hartze eta adostasunaren bidez, eragile profesional, osasun kontseilu eta gaixoen elkarte guztiekin”.

 

Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Espainiako Gobernua premiatzen du “minbiziaren estrategia berri bat eguneratu eta/edo onets dezan, doitasunezko medikuntzako aurrerapen farmakologiko eta teknikoak jasoko dituena, ebidentzia zientifikoak bermatzen duen duen heinean”.

 

Mozioaren edukia talde guztiek sinatutako in voce zuzenketa baten ondorioa da, Navarra Sumak, ekimenaren titularrak onartu eta sinatu baitu.

 

Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak Minbiziaren estrategia osasun politiketan “lehentasun” izan dadila eskatzen du, izan ere, “berealdiko berrikuntzek eta terapia aurreratuek bizi-itxaropena nabarmen igo dute”, baina berrikuntza hauek osasun-kostuan duten inpaktua “handia” dela aipatzen da, eta horregatik “lehenestea ezinbestekoa” da. Bestalde, “erdigunea pertsonengan jartzen duten ereduetarantz hurbiltzeko” deia egiten dute sustatzaileek, osasun arloko emaitzak hobetu eta patologia horri modu integral eta integratu batez ekiteko.

 

 

www.parlamentodenavarra.es

• Mozioa (48. NPAO, 2019-12-12koa)