Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Urriak 14

Foru legea, kreditu-gehigarri bat ematekoa, espetxeetako osasun arloko eskumena Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzearen ondorioz transferitutako langileen soldatak ordaintzeko

Osoko Bilkuran onetsia. 2021eko urriaren 14an

Parlamentuaren Osoko Bilkurak aho batez onetsi du gaur Foru Legea, 265.326 euroko kreditu-gehigarri bat ematekoa, espetxeetako osasun arloko eskumena uztailaren 6ko 494/2021 Errege Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzearen ondorioz transferitutako langileen soldatak ordaintzeko.

 

Transferitutako langileak 4 sendagile, 3 erizain, farmazialari 1 eta erizaintzako 2 laguntzaile dira. Guztiak Oinarrizko Osasun Laguntzari atxikita egonen dira, farmazialaria izan ezik, Farmazia Prestazioen Proiektuan sartuko baita.

 

Kreditu-gehigarri hori aurrekontuko partida hauetan aplikatuko da eta zenbateko hauek izanen ditu: Langile finkoen ordainsariak (112.394,53 euro), Aldi baterako kontratudunen ordainsariak (17.471,29 euro), Ordainsari pertsonalak (24.887,10 euro), Lanbide karreraren ordainsariak (17.198,03 euro), Guardiak egiteagatiko osagarria (54.148,00 euro), Sakabanatze geografikoagatiko osagarria (3.283,11 euro), Txandakako lanaren ordainsaria (4.512,36 euro), Kapitazio osagarria (3.417,72 euro), Langile finkoen ordainsariak (3.602,59 euro) eta Lanbide karreraren ordainsariak izeneko partida (5.269,27 euro).

 

265.326,40 euroko kreditu-gehigarri hau 2021eko gastuen aurrekontuko Estatuarentzako ekarpena izeneko partidaren kargura finantzatuko da.

 

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Legearen 4. artikuluak ezartzen duenez, foru lege bidez arautu behar dira Nafarroako aurrekontu orokorrak, eta horien aldaketak ere bai, kreditu bereziak edo kreditu-gehikuntzak emateari buruzkoak badira. Beraz, 2021eko Aurrekontuan esleitutako kreditu nahikorik ez dagoenez, bidezkoa da legea onestea, kasu honetan irakurketa bakarrean. Legea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ea hurrengo egunean sartuko da indarrean.