Foru Legea, zeinaren bidez 23,1 milioiko kreditu berezi bat ematen baita Covid-19ak eragindako osasun publikoko arrazoiak direla-eta hartutako neurri berezi eta urgenteek ekarritako behar bereziei erantzuteko
Osoko Bilkuran onetsia. 2020ko apirilaren 8an
Parlamentuko Osoko Bilkurak aho batez onetsi du gaur Foru Lege bat, zeinaren bidez 23,1 milioiko kreditu berezi bat ematen baita Covid-19ak eragindako osasun publikoko arrazoiak direla-eta hartutako neurri berezi eta urgenteek ekarritako behar bereziei erantzuteko.
Kreditu bereziaren zenbatekoa (23.192.552 euro) hurrengo partidetan banatuko da: COVID-19 Betebehar finkatuak ez betetzeagatiko ordainketak (142.552 euro), COVID-19 Sektore publikoko akzioak erostea (15.000.000), COVID-19 Finantza gastuak (50.000), COVID-19 Transferentzia arrunta SODENAri Elkargirekiko eta Sonagarrekiko hitzarmenak finantzatzeko (3.000.000), COVID-19 Errenta Bermatua (5.000.000 euro).
Kreditu berezia finantzatzeko, Gastu orokorretako diruzaintza gerakina izeneko partidan aurreikusten diren diru-sarrera handiagoak erabiliko dira.
Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 4. artikuluak ezartzen du foru legez arautuko direla Nafarroako aurrekontu orokorrak, baita haietan egindako aldaketak ere, kreditu bereziak edo kreditu gehikuntzak emateari buruzkoak badira. Hori dela eta, gastuen aurrekontuan jasotako kreditua aski ez denez Legea irakurketa bakarrean onetsiko da. NAOn argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Zioen azalpenean, martxoaren 25eko 2/2020 Foru Lege Dekretuak zehazten dituen neurri ekonomikoek jarduera ekonomikoa mantentze aldera egiten duten ekarpena azpimarratzen da, are gehiago Parlamentuak toki entitateentzako 25 milioiko eta autonomoentzako 20 milioiko ezohiko funtsak sortzeko hartutako erabakiaren ondoren.
Osoko Bilkuran egindako eztabaidan zerbitzu juridikoek aurkeztutako in voce zuzenketa bat eztabaidatu eta onetsi da, foru legearen zioen azalpena arauaren edukiari egokitze aldera, martxoaren 25eko 2/2020 foru lege dekretuak, COVID-19ak eragindako krisi sanitarioari aurre egiteko neurriak biltzen dituenak, Foru Lege bihurtzerakoan (apirilaren 3an) egindako aldaketak direla eta.
Bilkura komunikabiderik gabe egin da, streaming bidez eskaini da eta 10 parlamentari bildu dira, Unai Hualde lehendakaria, Inma Jurío lehen lehendakariordea, Juan Luis Sánchez de Muniáin eta Maiorga Ramírez idazkariak eta sei talde parlamentarioetako eledunak. Gainerakoek botoa eskuordetu dute, borondatezkoa izan arren, interes publikoko osasun-arrazoiengatik gomendatzen da, ezinezkoa baita osoko bilkurak aurrez aurre edo telematikoki egitea 50 forudunekin. Gobernuko Lehendakaria, María Chivite, Javier Remírez eta Jose Mari Aierdi lehendakariordeekin izan da.
-
Foru Lege Proiektua (41. NPAO, 2020-04-03koa)