Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Azaroak 21

Foru Legea zeinaren bidez 3.100.000 euroko kreditu-gehigarri bat ematen baitzaio Cener-Ciemat Fundazioa finantzatzeko

Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko azaroaren 21ean

Parlamentuko Osoko Bilkurak Foru Lege bat onetsi du gaur aho batez Garapen Ekonomikorako Departamentuaren beharrei aurre egiteko, zeinaren bidez 3.100.000 euroko kreditu-gehigarri bat ematen baitzaio Cener-Ciemat Fundazioa finantzatzeko “maileguen amortizaziorako“.

 

Kreditu-gehigarriaren zenbatekoa partida honetan aplikatuko da: “I+G+b Energia. CENER-CIEMAT Fundazioari funtsak ematea maileguen amortizaziorako" izeneko partidan.

 

Kreditu-gehigarri hau hurrengo aurrekontu-partidetako kredituaren kargura finantzatuko da: Mandatua CEIN erakundeari. Laguntzen kudeaketa (153.770,52); , Informatika zerbitzuak (23.059,73); Bulegoko altzariak eta ekipamenduak (24.729,98); Modernizazio proiektuak (90.760,63); NUP. L9 Biltegiratze eta elikatze sistema 197.500); Iruñeko Udala. Stardust proiektua (96.400); Meatze-lanek ukitutako eremua lehengoratzea (87.183,73); Laguntza teknikoa, kontrola eta ikuskapena (16.177,38); Langile taldearen prestakuntza eta teknikarien birziklatzea (24.910); Transferentziak CEIN erakundeari. Spinoff enpresa-berrikuntzaren dinamizazioa, unibertsitateak eta LHko ikastetxeak (27.667); Ikertzaileak eta langile teknologikoak kontratatzeko laguntzak; industriako doktoregoak; ikertzaileen mugigarritasuna (50.005,67); Langile taldea prestatzea eta teknikariak birziklatzea (12.000); Zentro teknologikoen eta ikerketa erakundeen jarduera ez-ekonomikoetarako laguntzak (250.000); I+G proiektuetarako dirulaguntzak, Nafarroako 2014-2020 EGEF PE (1.109.866); eta I+G proiektu estrategikoetarako dirulaguntzak. Nafarroako RIS3 (935.969,14 euro).

 

Zioen azalpenean zehazten denez, 2018ko abenduaren 11n, Patronatuak entitatearen 2019ko aurrekontuak onetsi zituen, non aurreikusita zegoen ekitaldi horretan 6.324.884 euro egiten dituzten maileguak itzultzea. Era berean, 2018-2021 Bideragarritasun Plana berrikustea ere onetsi zuen Patronatuak, non aurreikusita zegoen Nafarroako Gobernuak 4 milioiko ekarpena egitea urtero, maileguak amortizatzeko.

 

Hortaz, 2019ko ekitaldiko gastu-aurrekontuan, maileguak amortizatzeko aurrekontu-kontsignazioa hasiera batean 900.000 euroko zen, eta hori dela eta, beharrezkoa zen 3.100.000 euroko kreditu-gehigarri bat ematea.

 

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluak ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin daitekeen gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta dagoen kreditua aski ez bada eta ezin bada handitu aipatutako foru legean jasotako xedapenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru lege proiektu bat bidaliko duela Nafarroako Parlamentura, kreditu-gehigarri bat ematekoa. Hori dela eta, 2012ko ekitaldirako Aurrekontua, zeina 2015erako prorrogatu zen nahikoa izan ezean, Lege honen onespena beharrezkoa da, kasu honetan, irakurketa bakarrean.

 

CENER-CIEMAT Fundazioa irabazi-asmorik gabeko fundazio bat da. Haren helburu soziala da ikerketa zientifikoko jarduerak egitea, teknologia garatzea eta intereseko berrikuntzak sustatzea energia berriztagarrien sektorean. Fundazioaren patronatu-kideak honako hauek dira: Nafarroako Gobernua (%49), Estatuko Administrazio Orokorra (%49) eta Automozioa eta Mekatronika I+G Fundazioa (%2).

 

Bi administrazioen konpromisoa da ekarpen berdinak egitea CENER Fundazioaren funtzionamendu-beharrei kasu egiteko. Beharrak ikusita, erabaki zen Estatuak gastu arruntetarako eta langile gastuetarako ekarpenak eginen zituela, eta Nafarroako Gobernuak, berriz, maileguak amortizatzekoak.

 

www.parlamentodenavarra.es
• Arauak (35. NPAO, 2019-11-12koa)