Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Apirilak 25

Foru Legea, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Sodenari 6 milioi euro arteko mailegu bat emateko Sunsundegui SA-ri

Osoko Bilkurak onetsi du. 2024ko apirilaren 25ean

Parlamentuaren osoko bilkurak Foru Lege bat onetsi du gaur PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, UPNren eta PPNren abstentzioarekin eta Voxen aurkako botoarekin, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Nafarroaren Garapen Sozietatea SL-ri 6 milioi euro arteko mailegu bat emateko Sunsundegui SA-ri, eragiketa bakarrean edo batzuetan.

 

Nafarroaren Garapen Sozietatea SLk 6.400.000 euroko mailegua emana dio Sunsundegui SAri, eta beste mailegu bat ematea aurreikusten du (eragiketa batean edo batzuetan), 6.000.000 eurokoa gehienez. Beraz, gainditu eginen litzateke Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 82 ter artikuluko 2. idatz-zatian ezarritako muga.

 

13/2007 Foru Legearen artikulu horretan ezartzen denaren arabera, inongo pertsona fisiko edo juridiko ezin izanen da izan Aurrekontuei buruzko Foru Legean ezarritako gehieneko arrisku biziaren ehuneko 5etik gorako zenbatekoa duten maileguen onuradun.

 

Sunsundeguik 3,4 milioiko kreditua emana duela eta 6 milioiko beste jesapen bat esleitzeak 135 milioiko (6.750.000 euro) % 5eko muga gainditzea ekarriko lukeela kontuan hartuta, bidezkoa da Nafarroako Parlamentuaren baimena eskatzea, foru lege baten bidez.

 

Sodena (Nafarroako Garapen Elkartea) Nafarroako Gobernuaren finantza-laguntzarako tresna da, Foru Komunitaterako balio erantsiko enpresa-proiektuak erakarri eta garatzeko, eta, gainera, espezializazio adimenduneko estrategian laguntzen du.

 

Gobernua babesten duen parlamentu-koalizioak "interes orokorreko gaia" dela iritzita justifikatu du emandako abala, finantzaketa publikoa Sunsundeguik eta Volvo automobilgintzako taldeak sinatutako kontratuaren egikaritza bermatzera bideratuta baitago.

 

Helburuak lortzea Sunsundeguiren erantzunaren araberakoa izanen da. Izan ere, Altsasuko lantegiaren baliabideak bikoiztu behar dira (408 langiletik 720ra), bai ekoizpen mailan (urteko 783 unitate izango lirateke), bai fakturazio mailan (ekitaldiko 140 milioira iritsiko lirateke).

 

Ñabardurekin eta funtsarekin baino formekin lotuago dagoen abstentzioarekin, UPNk eta PPNk ez dute kreditu berri honen atzean dagoen motibazioa zalantzan jarri.

 

Sodena sozietate mugatua da, bere bazkide bakarra den Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa (CPEN) partaide duena.

 

Irakurketa bakarrean izapidetuta, Foru Legeak NAOn argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra.

 

• www.nafarroakoparlamentua.eus

• Foru lege proiektua (56. NPAO, 2024-04-23koa)