Foru Parlamentari kargua hartu dute Carlos Menak, Ibai Crespok, Isabel Aranburuk eta Miguel Garridok
Gobernuko egiturako hainbat kargu hartu berri dituzten Gimeno, Ciriza eta Ayerdi ordezkatuko dituzte
Carlos Menak, Ibai Crespok, Isabel Aranburuk eta Miguel Garridok Foru Parlamentari karguaz jabetzeko bilkura egin du gaur goizean Nafarroako Parlamentuko Mahaiak.
Ekitaldi hori erakunde-aretoan egin da. Parlamentari berriek karguaren promesa egin dute Parlamentuko lehendakari Unai Hualde eta Mahaiko kideak diren Ainhoa Unzu, Juan Luis Sánchez de Muniáin , Yolanda Ibáñez eta Mikel Zabaleta aurrean zirela. Honako formula hau erabili dute bere karguaren promesa egiteko:
"Prometo, por mi conciencia y honor, respetar en todo momento el régimen foral de Navarra, acatar la constitución, las leyes y cumplir fielmente las obligaciones propias del cargo de parlamentarip foral”.
Carlos Menak eta Ibai Crespok horrenbestez, Foru Parlamentari oso izateko erregelamenduzko baldintzak bete dituzte, pasa den maiatzaren 28an burututako Parlamenturako hauteskundeetan PSN-PSOEko zerrendetan 12 eta 14. postuan egon eta gero. Jorge Aguirre eta Jesús Mari Rodríguez ordezkatuko dituzte, izendatu berri dituzten Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea eta Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, hurrenez hurren.
Isabel Aranburuk Mahaiko kideen aurrean euskaraz egin du bere karguaren promesa:
“Hitz ematen dut foru araubidea beti errespetatuko dudala, Konstituzioari eta legeei men egingo diedala eta Foru Parlamentari karguari dagozkion eginbeharrak zintzo beteko ditudala”.
Aranburu Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan 8. Postuan zegoen Geroa Baiko zerrendan, eta Jabi Arakama ordezkatuko du, egungo Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea.
Valtierran jaioa (1988) eta bertako zinegotzi izandakoa 2007tik 2015 bitarte, Carlos Mena Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkariaren gabinete burua izan da 2018az geroztik. Enpresa zientzietan diplomatua da eta PSN-PSOEko lurralde batzorde exekutiboko kidea 2014tik.
Ibai Crespo Lizarrean (1990) jaioa, Artearen Historiako ikasketak ditu eta Gustavo de Maeztu Museoan didaktika, komunikazio eta jardueretan lan egin du. Ondareari buruzko hainbat argitalpen egin ditu. Lizarrako Udaleko zinegotzia izan da (2019-23). Kultura eta Kirol idazkaria da PSNren Eskualdeko Exekutiboan.
Isabel Aranburu, Iruñean (1959) jaioa, Gizarte Laneko diplomaduna eta Gizarte Eskubideen Departamentuaren mendeko funtzionarioa da. Zinegotzi izan da Iruñeko Udalean (2007-11) eta parlamentari azken bi legegintzaldietan (2015-2023).
Miguel Garrido, Iruñean jaioa (1994), Ekonomian graduatua da eta enpresa pribatuko nahiz administrazio publikoetako aholkulari estrategikoa izan da. Gazteriaren Kontseiluko lehendakaria izan da 2017tik 2019ra bitartean, eta komunikazioari eta oratoriari buruzko prestakuntza egin du 2015etik gaur arte.
Ekitaldiaren amaieran Unai Hualdek hitz egin du. Lehendakariak Mena, Crespo, Aranburu eta Garrido zoriondu ditu eta “ardura izugarria” suposatzen duen kargu berrian “zorte ona” opa die.
Kargua hartzeko ekitaldian izan dira, besteak beste, Inma Jurío, Mª Teresa Esporrin, Ramón Alzórriz, Javier Lecumberri, Arantza Biurrun, Kevin Lucero, Olga Chueca (G.P. PSN), Irati Jiménez, Arantxa Izurdiaga (EH Bildu), María Solana, Mikel Asiain, Uxue Barkos, Pablo Azcona (G.P. Geroa Bai), Carlos Guzman, Daniel López (Contigo-Zurekin) y Maite Nosti, Emilio Jiménez (VOX).