Noiz argitaratua Asteazkena, 2018.eko Urriak 3

Francisco Irizar Jáuregui Foru Parlamentari karguaz jabetu da gaur

Tafallako zinegotziak Cristina Altuna Ochotorena ordezkatuko du UPN talde parlamentarioan

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak bilkura egin du gaur Francisco Irizar Jáuregui UPNko Foru Parlamentari karguaz jabetzeko.

 

Ekitaldia erakunde-aretoan egin da. Parlamentari berriak karguaren promesa egin du, Legebiltzarreko lehendakari Ainhoa Aznarez Igarza eta Mahaiko kideak diren Unai Hualde, Alberto Catalán, Maribel García Malo eta Maiorga Ramírez aurrean zirela.

 

Irizarrek honako formula hau erabili du bere karguaren promesa egiteko:

 

“Juro respetar en todo momento el régimen foral de Navarra, acatar la constitución, las leyes y cumplir fielmente las obligaciones propias del cargo de parlamentario foral”.

 

Horrenbestez, foru parlamentari osoa izateko erregelamenduzko baldintzak bete ditu Irizarrek, Cristina Altuna Ochotorenak arrazoi profesionalak direla eta parlamentari izateari uko egin ondoren.

 

Donostian jaioa (1961) eta Tafallako bizilaguna, bertan 2007 eta 2015 bitartean zinegotzi izandakoa, enpresaria da Irizar. Nafarroako Parlamenturako UPNren zerrendan 18. postuan zegoen.

 

Kargua hartzeko ekitaldian izan dira Javier Esparza, Sergio Sayas, Carmen Segura, Óscar Arizcuren, Begoña Ganuza (UPN), Koldo Martínez, Isabel Aranburu eta Rafael Eraso (Geroa Bai). Ekitaldiaren amaieran Ainhoa Aznarezek hitz egin du.

 

Lehendakariak Irizar zoriondu du eta kargu berrian “zorte ona” opa dio, non “herritarren ordezkari izateak zer esan nahi duen oso ongi jakinda” sartu den. “Zorionak Francisco, espero dugu zure jarduna eta ordezkaritza emankorra eta Erkidegoaren onerako izan dadila”.