Noiz argitaratua Asteazkena, 2024.eko Otsailak 28

Gaixotasun arraroei buruzko jardunaldi bat eginen da ostegun honetan Parlamentuan

Nafarroako Gaixotasun Arraroen Taldeak antolatuta, gaixotasun arraroei buruzko jardunaldi bat eginen da ostegun honetan, hilak 29, Nafarroako Parlamentuan.

 

Jardunaldiaren irekia 10:30etan izanen da Erabilera Anitzeko Aretoan, eta bertan hitza hartuko dute Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, eta Txema García, Nafarroako Gaixotasun Arraroen Taldeko bozeramailea.

 

Ondoren, hiru mahai-inguru eginen dira gai horretako adituekin.