Gaixotasun Arraroen Mundu Egunaren ospakizunarekin bat eginez Nafarroako Parlamentuaren fatxada kolore arrosaz argiztatuko da
Ganberak berretsi, baliozkotu eta aldeztu egiten du Las Palmas Kanaria Handikoan onetsitako 45. EUCOCOren amai-adierazpena
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Gaixotasun Arraroen Mundu Egunaren ospakizunarekin, bere fatxada otsailaren 28an kolore arrosaz argiztatuz. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin, bere fatxada otsailaren 28an kolore arrosaz argiztatuz.
2. Nafarroako Parlamentuak funtsezko deritzo ikerketa sustatzeari.
3. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du FEDER eta GERNAren eskaerekin; hots, beharrezkoa dela berdintasun-baldintzetan bermatzea beharrezkoak diren artatze-zerbitzuetarako irispidea, hala nola arreta goiztiarra, errehabilitazioa, logopedia eta arreta psikologikoa.
4. Nafarroako Parlamentuak gizarte-zerbitzuen indartzearen aldeko apustua egiten du; batez ere, desgaitasunaren eta mendekotasunaren arretarekin zerikusia dutenenaren aldekoa.
5. Nafarroako Parlamentuak jotzen du ezen gaixotasun arraroak dituzten adingabeek erabateko eta beren premia berezietara doituriko irispidea eduki behar dutela hezkuntzara, eta gaixotasun arraroak dituzten pertsonen laneratzea faboratu beharra dagoela.
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak berretsi, baliozkotu eta aldeztu egiten baitu 45. EUCOCOren amai-adierazpena, joan den abenduaren 11n Las Palmas Kanaria Handikoan onetsia. Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
Nafarroako Parlamentuak berretsi, baliozkotu eta aldeztu egiten du 45. EUCOCOren amai-adierazpena, joan den abenduaren 11n Las Palmas Kanaria Handikoan onetsia.