Ganberak gerrak arbuiatu egiten ditu gatazkak konpontzeko modu gisa
Osoko bilkuran onetsi da. 2023ko otsailaren 16an
1.- Nafarroako Parlamentuak gerrak arbuiatzen ditu gatazkak konpontzeko modu gisa.
2.- Foru legegileak giza eskubideen urraketak salatzen ditu, edozein dela ere haien jatorria, eta bereziki, emakume eta nesken gorputzen bortxaketak eta horiek gerra-arma gisa erabiltzea.
3.- Parlamentuak babestu egiten ditu su-eten bat lortzera eta negoziazioak hastera zuzendutako ahaleginak.
4.- Nafarroako Parlamentuak babestu egiten ditu gerretatik eta haien ondorioetatik ihesi doazenak, edozein dela ere haien jatorria edo erlijioa.
5.- Parlamentuak babestu egiten ditu egun bizi den gerraren lehen urteurrenaren harira eginen diren mobilizazioak.
6.- Nafarroako Gobernua premiatzen da klima-aldaketaren aurka borrokatzeko ahaleginak birbideratu eta justizia ekosozial global bat bultzatu dezan.
EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute.
1. eta 3. puntuen aldeko botoa eman dute PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek eta Navarra Sumak aurka bozkatu du.
2. eta 4. puntuak Navarra Suma (18), PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumako bi parlamentariren (PPN) aurkako botoekin onetsi dira.
5. puntuaren alde bozkatu dute EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak, abstentzioa Navarra Suma (18), PSN eta Geroa Baik, eta Navarra Sumako bi parlamentarik aurka bozkatu dute.
6 puntua Navarra Sumaren (18), Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta PSNren eta Navarra Sumako bi parlamentariren aurkako botoekin onetsi da.