Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Maiatzak 13
Garapenerako Hezkuntzako Proiektuak egiteko diru-laguntza deialdiaren entitate onuradunek beren lanen exekuzioa aurkeztuko dute ostiral honetan Parlamentuan
2020 ekitaldian Garapenerako Hezkuntzako Proiektuak egiteko diru-laguntza deialdiaren onuradun izan ziren entitateek beren lanen exekuzioa aurkeztuko dute ostiral honetan, hilak 14, (17:00, Osoko bilkuren aretoa) Nafarroako Parlamentuan.
Ekitaldiari Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak emanen dio hasiera, eta jarraian diruz lagundutako proiektuen exekuzioa aurkeztuko dute entitateek.
Diruz lagundutako entitateen eta bihar parte hartuko dutenen zerrenda honakoa da: Medicus Mundi Nafarroa, Mugarik Gabe Mundubat Elkartea, Alboan Fundazioa, Bakea eta Elkartasuna Fundazioa, SETEM Nafarroa eta Bakerako Lankidetza Batzarra.
Amaitzeko, entitateen ordezkariek foru parlamentarien galderak erantzun beharko dituzte.