Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Azaroak 3

Gasoliozko galdaren jabeendako laguntzen lerro bat abiarazteko Nafarroako Gobernua premiatzen zuen mozioa baztertu da

Babesik gabe, Navarra Sumak merkatu energetikoaren egoera aipatzen zuen “fakturen igoera handia” arintzeko eta “diskriminazio bidegabeak” saihesteko

Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur PSNren, Geroa Bairen eta Podemos-Ahal Duguren aurkako botoekin, EH Bildu eta Izquierda-Ezkerraren abstentzioekin eta Navarra Sumaren aldeko botoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “lehenbailehen abiaraz zezan laguntza-lerro bat gasoliozko galdara komunitarioak dituzten jabeen erkidegoentzat, bai eta berogailurako gasolioa kontsumitzen duten partikularrentzat ere, mila litrotik beherako biltegiak badituzte, fakturen igoera handia arintzeko eta pertsona horiek bidegabeki bazterturik gera ez daitezen”.

 

Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako mozioak adierazten zuen gasoliozko galdara komunitarioak dituzten jabeen erkidegoen egoera “bidegabea eta desberdinkeriazkoa” dela. Izan ere, inongo laguntzarik gabe aurre egin beharko diote gasolioaren prezioaren igoera handiari negu honetan, prezio altuak eta jabeen erkidegoen zorpetze- eta ez-ordaintzeen arriskua nagusi diren egoera honetan.

 

Ildo horretan, proposamena egin duenak gogorarazten zuen urriaren 27an ospatu zen kontrolerako osoko bilkuran Garapen Ekonomikorako Kontseilariak, Espainiako Gobernuak gas galdara komunitarioak dituzten jabeen erkidegoentzat ezarritako hobarien osagarriak ezartzeko beharrari buruzko galdera bati erantzunez, “gas tarifa hobaridunaren prestazioen deskribapena besterik ez zuela egin, gasoliozko galdaren erabiltzaileen berogailu-fakturei aurre egiten laguntzeko inongo neurririk aipatu gabe”. Hori dela eta, erkidego horientzako berariazko laguntza-lerro bat eskatzen zen.

 

 

www.nafarroakoparlamentua.eus

• Mozioa (121. NPAO, 2022-10-31koa)