Gazako zerrendako gatazkako aldeei nazioarteko legeria bete dezaten exijitzeko adierazpen bat ezetsi da
Proposamena UNRWA Espainia, Ekialde Hurbilean Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziaren zuzendari exekutiboaren agerraldiaren ondoren etorri da
Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Gazako zerrendako gatazkako aldeei exijitzen dien nazioarteko legeria bete dezaten, bereziki NBEaren ebazpenak. PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.
UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekinek alde bozkatu dute; PPN eta Vox abstenitu egin dira.
Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak gatazkako aldeei exijitzen die nazioarteko legeria bete dezaten, bereziki NBEaren ebazpenak.
2. Nafarroako Parlamentuak eskatzen du laguntza humanitarioaren sartzen uztea, Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren eskakizunekin bat, hala Gazan nola Israelen.
3. Nafarroako Parlamentuak babestu egiten ditu Nazio Batuen langileen eginkizunak betetzea, osasun eta hezkuntza arloan, hala Gazan nola Israelen.
4. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen du jardun dezan Nazioarteko Legeria indarduna betetzeko eta betearazteko duen betebeharri helduz, eta berehalako su-eten iraunkorra exiji diezaien gatazkako aldeei.