Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Abenduak 10
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala irakurtzeko ekitaldi instituzionala eginen du Nafarroako Parlamentuak ostiral honetan
Nafarroako Parlamentuak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala irakurtzeko ekitaldi instituzional bat ospatuko du ostiral honetan, abenduak 11, eta gizarte eragile eta erakunde desberdinetako ordezkariek parte hartuko dute.
Unai Hualde, Nafarroako Parlamentuko lehendakaria izanen da ekitaldiari hasiera emanen diona (12:00etan Osoko bilkuren aretoan). Jarraian Idoia Onecak hartuko du hitza, CEAR Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordearen ordezkariak.
Ondoren, eta gizarte eragile eta erakunde desberdinetako ordezkariek Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 30 artikuluak irakurriko dituzte.