Noiz argitaratua Ostirala, 2021.eko Azaroak 19

Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Gizain Fundazioko patronatukide Gustavo Muñozi harrera egin dio Unai Hualdek

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Gizain Fundazioko patronatukide Gustavo Muñoz Barrutiari harrera egin dio gaur Legebiltzarraren egoitzan.

 

Geroa Baik proposatuta, Gabriel Hualdek utzitako postua betetzeko hautatu zuen Foru Legebiltzarrak pasa den urriaren 28an. Bere izendapenak Nafarroako Parlamentuaren ordezkaritza osatzen du Gizain Fundazioan, Inés Sáinz de Pipaón eta Mikel Gotzon Saralegirekin batera.

 

Gustavo de Guzmán Muñoz Barrutia Historian lizentziaduna da eta Hirugarren Sektorean esperientzia profesional handia dauka, gaur egun lan-orientatzaile gisa lan egiten du Gurutze Gorrian gizarte-larrialdi egoeran dauden pertsonekin.

 

Gizarte zerbitzuak kudeatzeko Nafarroako Fundazioa Eskubide Sozialetako Departamentuari atxikita dago, eta zenbait zerbitzu zuzenean kudeatzea du helburu. Zerbitzu horiek, zuzeneko kudeaketarako sortu ziren arren, hirugarrenei esleituta egon dira kontratazio publikoaren bidez. Hala, gizarte zerbitzuetako zentroak eta beste zerbitzu publiko batzuk gainbegiratzeko eta koordinatzeko eginkizunak berreskuratu dira, bai eta adingabeen babesgabetasun kasuetako balorazio teknikoa ere.

 

Fundazioaren estatutu berrietan, 2018ko abenduaren 26an onetsitakoetan, Nafarroako Gobernuaren gehiengoa bermatzen da, eta haren ordezkariei beste sei patronatukide gehitu behar zaizkie, Nafarroako Parlamentuak eta Gizarte Ongizatearen Nafarroako Kontseiluak izendatu beharrekoak, erdi bana.