Gobernua nekazari gazteak kokatzeko laguntza handiagoa eman dezan premiatzen zuen mozioa bazter utzi dute
UPNk nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasuna hobetzea proposatzen zuen landa eremuei enplegurako eta jarduera ekonomikorako aukerak emanez
Parlamentuko Osoko Bilkurak, Geroa Bai-k, EH Bildu-k, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek haren aurka eman dituzten botoekin, eta UPNk, PSNk eta PPNk haren alde eman dituzten botoekin, mozio bat bazter utzi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen zen “ehuneko 50 areagotu ditzan nekazari gazteak instalatzeko laguntzak, Landa Garapeneko aurreko programarekin alderatuta”.
Bazter utzi den mozioak bigarren idatz-zati bat zuen non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen zen “laguntza horiek erants dakizkien NPE-Nekazaritza Politika Erkidearen erreforman sartzea lortu den gazteentzako zuzeneko laguntza berriei”.
Zioen azalpenean, UPNk bultzatu duen mozioak proposatzen zuen “nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasuna hobetzea” “landa eremuei enplegurako eta jarduera ekonomikorako aukerak eman” diezaieketen politiken esparruan haren ustez Nafarroako ardatz estrategikoetako bat izan beharko litzatekeena sustatzeko.
• www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 23. zk., 2015-10-30ekoa)