Gobernua ratioen eta hezkuntza mapa inklusiboaren inguruan lanean ari da, “ikastetxe publikoetan egoera ahulean dauden ikasle pilaketa kezkagarriari” irtenbidea emateko
Izquierda-Ezkerrak aurkeztutako interpelazio bati erantzun dio, zeinak programa-akordiora jo baitu beharrei erantzuteko gaitasuna duen eredu bat eratzeko helburuz
Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak ostegun honetan Parlamentuan burutzen ari den Kontrolerako Osoko Bilkuran adierazi du bere Departamentuak lanean diharduela ikasgeletako ikasleen ratioen inguruan eta hezkuntzaren mapa inklusiboa egiten.
I-Eren interpelazio bati erantzunez, Gimenok adierazi du Gobernu honek hezkuntza-politika "aukera berdintasuna bermatuko duen kalitatezko eskola publiko" batean oinarrituko duela.
Gimenok gaineratu duenez, batzorde bat dagoeneko ikastetxeen ratio eta baliabideei buruz eta eskualdeen egiturei buruz lanean ari da, ikastetxe publikoetan egoera ahulean dauden ikasleen pilaketa handitu egin baita eta tasa "dagoeneko kezkagarria" da.
Horretarako, sailburuak adierazi du hezkuntzaren mapa inklusibo bat egingo dela, onarpena eta baliabideak lantzeko balioko duena.
Gainera, Gimenok azaldu duenez, azpiegituren plan bat ere prestatuko da, "behar espezifikoak dituzten ikastetxeak positiboki diskriminatuko dituena", eta, aldi berean, irizpideak finkatuko dituena, esaterako, epe labur eta ertaineko matrikulari buruz.
Itunei dagokienez, sailburuak UNESCOren konbentzio bat aipatu du, zeinetan adierazten den "hezkuntza bereizia ezin izango dela diskriminatu itunak ezartzerakoan".
Marisa de Simónek (I-E) adierazi du eskola-antolaketa langile eta materialen antolaketarekin lotuta dagoela, "funtsezkoa da eskola-eredua zehazten duelako", eta, beraz, gizarte-ereduan du eragina.
Nafarroan, bere iritziz, legegintzaldiko programa-akordioan "argi uzten da kalitatezko eskola publikoa dela sistemaren ardatza”, auzo bakoitzeko eskaerari erantzuteko gaitasuna duena.
Hala ere, De Simónek kritikatu du ez dela hala izan, urte askoan kudeaketa “txarra” egin baita, interes jakin batzuk bilatuz. "Ikastetxeen titulartasunak ikasgelen banaketarekin zerikusia duen ala ez" galdetu du, eta eskola-azpiegituretako lanei lehentasuna emateko irizpideak zalantzan jarri ditu.
Pedro Gonzálezek (Navarra Suma) adierazi duenez, bihezkuntza-ereduri buruzko eztabaida da honakoa, bata "denon beharrei erantzutera zuzendua eta aitzindaria dena, 30 urtez eraikia”, eta bestea "ezkerraren eta nazionalismoaren parte izan nahi duena, familien gainetik kontrola hartuz non eta zer hizkuntzatan erabakitzeko”. Hori dela eta, Gobernuari "irizpide argi eta gardenak" eskatu dizkio.
Jorge Aguirrek (PSN) Gobernu honek “programa-akordioan oinarrituta egin dituen aurrerapenak” azpimarratu ditu, herritar guztientzako "hezkuntza publikoa, plurala eta bikaintasunekoa" bultzatzeko helburuz.
María Solanak (Geroa Bai) adierazi du sailburuak "beste behin ere ez duela ezer esan”. Gogorarazi dio, gainera, Gobernuak aurrekontu "murriztuak" aurkeztu zituela eskola-azpiegituren arloan, eta, beraz, ez duela uste hitzartutakoa betetzen ari denik.
Bakartxo Ruizek (EH Bildu) ohartarazi du Gobernuak argi eta garbi erakutsi behar duela bere eredua, izan ere, "hezkuntza planifikatzeko moduak gizarte eta pertsona eredu bat sustatzen baitu". Era berean, gardentasuna eskatu du eskola publikoaren, azpiegituren, landa-eskolaren eta aniztasunaren kudeaketan eta arretan, baita arlo linguistikoan ere.
Amaitzeko, Ainhoa Aznárezek (Podemos-Ahal Dugu) nabarmendu du familien askatasunak PAI eredua uzteko edo D eredua aukeratzeko balio behar duela, eta programa-akordioaren jarraipena egitearen alde egin du.