Gobernuak ziurtatu du "ixteko zorian" dagoen Enplegu Planak prebentzioko ordezkariaren figura jasotzen duela
I-Eren interpelazio bati erantzunez, zeinak ohartarazi duen Nafarroa lan-istripu koputuan batez bestekoaren gainetik dagoela, eta pozik agertu da prebentzioko ordezkariaren figura berreskuratzearekin
Santos Induráin Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak baieztatu du gaur "ixteko zorian" dagoen Enplegu Planak prebentzioko ordezkariaren figura jasotzen duela. Gainera, azpimarratu du Exekutiboak hilabete batzuk daramatzala Nafarroako Lan Osasuneko 2021-2024 Planaren zirriborroa prestatzen, eta plan hori "departamentuen arteko zein gizarte arloko parte-hartze prozesu baten menpe" egongo dela gaineratu du.
Izquierda-Ezkerraren interpelazio bati erantzunez, Indurainek azaldu du Nafarroan lan-istripu eta heriotzen kopurua “altua” dela eta adierazi du “datu kezkagarri hauei vuelta emateko ahalegin kolektibo eta partekatu” bat egitea komeni dela.
Indurainek azpimarratu duenez, Foru Erkidegoko zenbaki absolutuak eta ezbehar-tasak "altuak" dira, eta, lehen begiratuan, "Estatuko eta beste autonomia erkidegoetako batez bestekoak baino altuagoak, hori islatzen ari da azken urteetan. Kontuan izan behar da Nafarroa pisu industrial handiena duen erkidegoetako bat dela, eta pandemiaren garaian jarduera ekonomiko handiagoa izan duela".
“Dena dela oso datu kezkagarriak" direla onartuta, kontseilariak uste du "joerak ere" jarraitu behar direla, "pandemia argitzen hasten denean batez ere, faktore horrek eragina izan baitu istripuen jaitsieran, jardueraren jaitsieraren ondorioz".
Ildo horretan, Indurainek adierazi du "hainbat ahalegin eta inbertsio sendotzen" ari direla, bai Lan Osasuneko Zerbitzuko plantilletan, 2017tik 13 profesional dituena, bai "hainbat kontzepturen ondoriozko aurrekontu-gehikuntzekin, guztiak ere istripuen prebentzioan lan egiteko eta hobetzeko helburuarekin; helburu horri jarraika, departamentuak bere esku dagoen guztia egiten du".
Osasun kontseilariak eman dituen Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren datuen arabera, 2020an 21.000 lan-istripu zenbatu ziren, eta horietatik 9.502k (% 45,2) mediku baja izan zuten. Zenbaki absolutuetan, 2020an 71 lan-istripu larri eta 11 hilgarri gertatu ziren; 2019an, berriz, 80 istripu larri eta 14 hilgarri.
Bestalde, lanaldietan gertatzen diren istripu larri eta hilgarrien % 43 industriaren sektorean gertatzen dira, batez ere elikagaien eta metalaren manufaktura-lantegian, % 27 eraikuntzan eta % 13 garraio-jardueran.
Era berean, lanean istripua izateko arriskua 31,8 aldiz handiagoa da oinarrizko lanbide ez-kualifikatuetan, arrisku txikiagokoetan edo kualifikazio handiagokoetan baino; aldiz, 11-250 langiledun enpresetan arriskua handiagoa da kopuru horretatik beherako eta hortik gorako enpresen aldean.
Gainera, Indurainek azaldu duenez, gazteenek, antzinatasun txikiena dutenek eta aldi baterako kontratudunek lan-istripuak izateko arrisku handiagoa dute.
Marisa de Simónek (Izquierda-Ezkerra) agerian utzi du Nafarroan lan istripuen kopuruak gora egin duela, "oso arazo larria", eta sindikatuak egoera horri aurre egiteko neurriak eskatzen ari direla gogorarazi du. "Nafarroa batez bestekoaren gainetik dago, 2020an pandemia egon arren, istripu gehiegi erregistratu dira. Ez gaude suziriak botatzeko moduan, kontrakoa baizik. Prebentzioko ordezkariaren figura berreskuratzea "aparteko albistea iruditzen zait".
Cristina Ibarrolak (Navarra Suma) adierazi du "pentapartitoak bertan behera utzi dituela lan osasunean eta lan arriskuen prebentzioan arrakasta izan duten politikak. Nafarroa erreferente nazional izatetik okerrenetakoa izatera pasa da. Ez dago hori justifikatzen duen aitzakiarik. Bi urte daramatzagu legegintzaldi honetan eta Enplegu Planik gabe jarraitzen dugu. Prebentzio-ordezkariaren figura berreskuratu behar da, eta neurri eraginkorrak ezarri. Nafarroak ez du merezi 2020an lan-istripuetan bigarren erkidego txarrena izatea", berretsi du.
Ainhoa Unzuk (PSN) esan du lan istripuen datu txarrak “kezka partekatua" direla, eta egoera horren "faktore erabakigarri bat" lan-erreformak ezarritako "lege-esparrua" dela gaineratu du. “Ez gaude beste alde batera begira. Ez dugu Enplegu Planik 2012tik, azkena amaitu zenetik, eta zuek 2015era arte egon zineten Gobernuan, baina ez zineten gai izan ez sindikatuekin ez enpresekin adostasun batera iristeko", aurpegiratu dio Navarra Suma alderdiko parlamentariari. Horren aurrean, Enplegu Plana defendatu du, "Administrazioaren, enpresen eta langileen arteko akordioan eta konpromisoan oinarritutakoa. Bi asteko epean sinatzea espero dugu".
Ana Ansak (Geroa Bai) ohartarazi duenez, "prekarietateak hil egiten du eta hau ez da eslogan bat, baizik eta mingarriki ziurra den errealitate bat". Pozik agertu da prebentzio-ordezkaria itzuli delako, eta kontseilariari eskatu dio hurrengo Nafarroako Lan Osasuneko Planean "arreta berezia jar dezan lan-arriskuek arlo psikosozialean dakarten guztian. Hori pandemia bat izango da datozen urteetan, artatzen oso zaila den elementu bat alde batera uzten ari gara, arrisku psikosozialak, arrisku horiek dakarten sufrimendu kronikoa da gehien hiltzen duen elementuetako bat, gaixotasun gehien eragiten duena eta beste arrisku guztietarako erabakigarria dena".
Arantxa Izurdiagak (EH Bildu) "lan erreforma berehala bertan behera uzteko" eskatu du, "baldintza horiek betetzen diren bitartean, nekez murriztuko baitugu ezbehar-kopurua. Prebentzioko ordezkariaren figura ez da oso egokia, orain arte ezagutu dugun bezala. Ez dakigu nola jaso den, baina figura aurreko legegintzaldietako eskumen, funtzio eta finantzaketa-modu berberekin jasotzen bada, ez du gure taldearen babesa izango", gaineratu du.
Mikel Builek (Podemos-Ahal Dugu) ohartarazi duenez, "lan-istripuen eragina bikoiztu egiten da aldi baterako lanean", eta, beraz, "azpikontratek lan-arriskuen inguruko itunak onartzea lortzen badugu, urrats bat emango dugu. Eszeptikoak gara prebentzioko ordezkariaren figurarekin, beste ordezkari mota bati buruz hitz egitea espero dugu, besteak ez baitzigun lagundu".