Noiz argitaratua Osteguna, 2026.eko Martxoak 26

Gustavo Muñoz Barrutiaren berrautaketarekin Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundaziorako bere ordezkaritza osatu du Parlamentuak

Geroa Baik proposatuta, kontratazio publikoaren bidez hirugarrenei esleitutako hainbat zerbitzu zuzenean kudeatzeaz arduratzen den organoan sartu da

Parlamentuko Osoko Bilkurak Gustavo Muñoz Barrutia aukeratu du berriro gaur Gizarte Zerbitzu Publikoen Kudeaketarako Nafarroako Fundazioaren (Gizain) patronatukide izateko. Geroa Baik aurkeztu du hautagaitza.

 

Gustavo Muñoz Barrutiak 30 boto lortu ditu, bere hautagaitza aurkeztu duen taldearen eta PSNren, EH Bilduren eta Contigo-Zurekinen babesarekin. Beste 19 boto zuri erregistratu dira eta baliogabeko bat. Hautaketa boto-paperen bidezko isilpeko bozketaren bidez egin da.

 

Gizarte zerbitzuak kudeatzeko Nafarroako Fundazioa Eskubide Sozialetako Departamentuari atxikita dago, eta zenbait zerbitzu zuzenean kudeatzea du helburu. Zerbitzu horiek, zuzeneko kudeaketarako sortu ziren arren, hirugarrenei esleituta egon dira kontratazio publikoaren bidez. Hala, gizarte zerbitzuetako zentroak eta beste zerbitzu publiko batzuk gainbegiratzeko eta koordinatzeko eginkizunak berreskuratu dira, bai eta adingabeen babesgabetasun kasuetako balorazio teknikoa ere.

 

Fundazioaren estatutu berrietan, 2018ko abenduaren 26an onetsitakoetan, Nafarroako Gobernuaren gehiengoa bermatzen da, eta haren ordezkariei beste sei patronatukide gehitu behar zaizkie, Nafarroako Parlamentuak eta Gizarte Ongizatearen Nafarroako Kontseiluak izendatu beharrekoak, erdi bana.