Noiz argitaratua Asteartea, 2020.eko Irailak 29

Haur eta nerabeen transexualitateari buruzko ekitaldi bat ospatuko da asteazkenean Parlamentuan Naizen elkarteak antolatuta, ‘Transitos’ liburuaren aurkezpenarekin

Haur eta nerabeen transexualitateari buruzko ekitaldi bat ospatuko da asteazken honetan, irailak 30, Parlamentuan (19:00 atalondoan), Naizen Adingabe Tansexualen Familien Elkarteak antolatuta. Ekitaldian ‘Transitos’ liburua aurkeztuko da.

 

Unai Hualde Parlamentuko lehendakaria izanen da ekitaldiari hasiera emanen diona. Ondoren Naizen elkarteko Nafarroako harreman instituzionaletako arduradunak hartuko du hitza, Roberto Itoizek. Jarraian Aingeru Mayorrek ‘Transitos’ liburua aurkeztuko du. Amaitzeko, Naizenek hainbat sari banatuko ditu. Kai Etxaniz izanen da ekitaldia musikaz laguntzeko arduraduna. .