Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko haurren eskolatzearen kostua bere gain har zezan Nafarroako Gobernua premiatzen zuen mozioa baztertu da
Legebiltzarrak Navarra Sumaren proposamena atzera bota du, zeinak ohartarazten zuen krisiaren eraginez familia asko haur eskolak uzten ari direla
Nafarroako Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aurkako botoekin eta Navarra Sumaren aldekoarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “bere gain har dezan Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko haurren eskolatzeak familientzat duen kostua; hain zuzen, udalen edo Gobernuaren beraren mendeko eskola publikoetan eskolatzen direnena, bai eta Hezkuntza Departamentuak baimendutako eskola pribatuetan eskolatutakoena ere”.
Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako mozioak azken urteotan Nafarroan garatutako “haur eskolen sare pribatu eta publiko indartsua” aipatzen du. “Hezkuntza goiztiarraren eragina” azpimarratu ostean, zilo honen doakotasuna exigitzen du, are gehiago garai hauetan, “Covid-19ak eragindako osasun krisiak are gehiago handitu duenean gizarte-arrakala. Familia behartsuenak haur eskolak uzten hasiak dira, eta hurrengo ikasturterako aurreikuspena, datorren krisi soziala dela-eta, joera horrek okerrera egitea da”.
-
Mozioa (36. NPAO, 2021-03-16koa)