Noiz argitaratua Asteartea, 2019.eko Azaroak 19

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren 30. urteurrena ospatuko da asteazken honetan Parlamentuan

Azaroaren 20an ospatzen den Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunaren karietara eta Unicefen Nafarroako Batzordeak eskatuta, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren 30. urteurrena ospatzeko ekitaldia eginen da asteazken honetan Parlamentuan.

 

Ekitaldia 12:00etan izanen da Osoko Bilkuren aretoan eta Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak eta Mikel Aguirre Unicefeko Nafarroako Batzordeko Lehendakariak parte hartuko dute.

 

Gainera, Jesuitas ikastetxeko haurrek ere parte hartuko dute, eta bertaratzen diren ordezkari parlamentarioei Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren ale bana banatuko diete.

 

Amaitzeko, talde parlamentarioetako ordezkariek pasa den urriaren 14an Eledunen Batzarrak onetsitako adierazpen instituzional bat irakurriko dute.