Haurrendako politikei buruzko Osoko Bilkura monografikoa azaroaren 19an ospatuko da
Bozeramaileek 20 minutuko txanda izango dute eta hiru ebazpen-proposamen aurkezteko aukera izango dute. Gobernuak, berriz, txanda bakarra izango du bere iritzia emateko
Navarra Suma, PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak eskatuta, Haurrendako politikei buruzko Osoko Bilkura monografikoa azaroaren 19an ospatuko da (09:15).
Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, onetsitako arauei jarraikiz, talde parlamentarioen eta foru parlamentarien elkarteen eledunek txanda bakarra izanen dute, eserleku gehien dituenetik hasi eta gutxien dituenekin bukatzeko. 20 minutu izango dituzte beren jarrera azaltzeko, ebazpen-proposamenak defendatzeko eta gainerako taldeek aurkeztutakoei buruzko iritzia emateko.
Txanda hori bukatuta, Nafarroako Gobernuaren ordezkari bat mintzatzen ahalko da, eztabaidagai diren gaien inguruko bere jarrera azaltze aldera, 20 minutuz.
Eztabaida bukatuta, erabaki proposamenak bozkatuko dira.
Mahaiari erabaki proposamenak aurkezteko epea aurreko egunean 17:30ean amaituko da. Talde parlamentario edo foru parlamentarien elkarte bakoitzak gehienez ere hiru proposamen aurkeztu ahalko ditu. Eztabaidan zehar in voce zuzenketak aurkezteko aukera izanen da, baldin eta haien xedea errakuntza edo akats teknikoak, terminologiakoak edo gramatikakoak zuzentzea baldin bada.